Mujeres que hablan de Mujeres

BAFFEST jaialdiaren hirugarren edizioaren goiburua BesteGu da. Goiburu horren bidez, nabarmendu nahi dugu gizon-emakumeok gizarte bat eta bera osatzen dugula eta, horrenbestez, emakumeei eragiten dienak gizonei ere eragiten diela. Denok osatzen dugu GU bat.

Begirada emakumeengan paratzen duten zenbait egile aukeratu ditugu; zehatzago, BESTE izatera igarotzen diren emakumeengan paratzen dutenak. Haien lanek beste errealitate batzuk erakusten dituzte, beste emakume mota batzuk, femeninoaren eredu sozialarekin zuzenean bat egiten ez dutenak. Baina BESTE izatean ere jartzen da arreta, gure bizitzako edozein unetan baikara bestea, beste aldekoa, baztertua.

Emakume izateagatik, adinekoa izateagatik, behartsua izateagatik, zuria ez izateagatik, gaixo egoteagatik, langabea izateagatik, elbarria izateagatik, sexualitateagatik, iritziengatik…

Hona hemen Barakaldon paseatzen zoazela topatuko dituzun proposamenak:

  • Gentlemens´s club: Cristina de Middel-en bilduma. Argazkigintzako Sari Nazional ospetsua jaso du, eta prostituzioaren hartzaileak erakusten dizkigu, hau da, kausatzailearengan jartzen du fokua, eta ez biktimarengan.

 

  • Wannabe: Elisa González Miralles-en lan horrek berezkoak balira bezala onartzen ditugun eta bereziki emakumeek sufritzen dituzten jazarpenez dihardu.

 

  • Haiek Danak Sorginak: Bego Antón-en bilduma bat, PHotoEspañako azken Errebelazio Saria. Ezarritakoa ez betetzeagatik zigortzen zituzten emakumeak dakartza gogora.

 

  • Vera y Victoria: Mar Sáez argazkilariak bi emakumeren arteko maitasun-istorioa ekarriko digu. Bi emakumeetariko bat transexuala da.

 

  • La Isla Ignorada: Sara Merec-en lan horretan, emakumeen irudiak biltzen dituen egunkari bat islatzen da. Emakumeon ezaugarri bereizgarri bakarra lesbiana izatea da.

 

  • Él Pequeño Fantasma: BAFFEST 2017ko Euskal Argazkilarien Sariketako lan irabazlea, Teresa del Romerok sinatua, familia-harremanei buruzkoa.

La tercera edición del BAFFEST tiene por lema NosOtras. Con ello queremos enfatizar que hombres y mujeres formamos parte de una misma sociedad, por lo que todo lo que les afecta a ellas, también les implica a ellos. Todos formamos parte de un NOS.

 

Además, hemos seleccionado un grupo de autoras que ponen su mirada en las mujeres, mujeres que pasan a ser OTRAS. Trabajos que enseñan otras realidades, otros tipos de mujer, en las que el modelo social de lo femenino no encaja de manera directa. Pero también pone el foco en ser OTRA (u otro), porque, en cualquier momento de nuestras vidas, todos somos el otro, el del otro lado, el excluido. Por ser mujer, por ser viejo, por ser pobre, por no ser blanco, por estar enfermo, parado, emigrante, por ser inválido, por tu sexualidad, por tus opiniones…

 

Así podremos disfrutar de:

Gentlemens´s club’, de Cristina de Middel, que regresa al festival ahora como flamante Premio Nacional de Fotografía, y nos muestra a usuarios de prostitución, poniendo el foco en el causante y no la víctima.

Wannabe’, de Elisa González Miralles, un trabajo sobre las imposiciones sociales que aceptamos como propias y que ellas sufren especialmente.  

Haiek Danak Sorginak’, de Bego Antón, último Premio Revelación en PHotoEspaña, que nos recuerda cuando las mujeres eran sentenciadas por no cumplir con lo establecido.

Vera y Victoria’, de Mar Sáez, una historia de amor entre dos mujeres, una de ellas transexual.

La Isla Ignorada’ de Sara Merec, un periódico que retrata a mujeres cuyo único rasgo diferenciador es ser lesbianas.

 

Por último el trabajo ganador del Certamen de Fotógrafas Vascas BAFFEST 2017, Teresa del Romero, El pequeño fantasma se puso triste‘, sobre las relaciones familiares. Un ramillete de autoras, muestra de la mejor fotografía contemporánea que se hace en el estado.

– Roberto Villalón Vara –